Ekipo rolak

Hasiera ยป Ekipo rolak

Ekipo bat gaitasun eta portaera ezberdinak dituzten pertsonez osatutako multzoa da, eta ekipoko kide bakoitzak ulertzen du ekipo horretan bere papera eta besteena zein den.

Ikerketek erakutsi zuten portaera ezberdinak elkarlanean jartzen zituztenak zirela ekiporik arrakastatsuenak.

9 Rol

Lan eremuan eman daitezkeen bederatzi portaera-estilo desberdin identifikatu zituen Belbinek; hauek Ekipo Rolak deitu zituen.

Lan-talde bakoitzak 9 rolen portaerak behar ditu errendimendu altuko ekipo bilakatzeko. Honek ez du esan nahi ekipo bakoitzak 9 pertsona behar dituenik, pertsona gehienek gustura sentitzen diren bi-hiru ekipoko rol izango dituzte, eta kontutan izan behar dugu hauek denboran zehar aldatu daitezkeela.

Ekipoko Rol bakoitzak ditu indargune eta ahuleziak. Rol guztiek dute garrantzi bera, denak dira funtsezkoak lan-taldeak eraginkortasunez funtzionatzeko. Baina ez dira denbora guztian rol denak behar; garrantzitsua da ekipoaren helburuak aztertzea eta momentu bakoitzeko zereginak zehaztea. Hau argi dagoenean, ekipoan adostu daiteke zein momentutan erabili beharko den Ekipoko Rol bakoitzaren portaera.

Belbinen erabilerak pertsona bakoitzak bere indarguneen autoezagutza handiagoa izatea sustatzen du, eta honek kide eta arduradunen arteko komunikazio eraginkorragoa bermatzen du. Lan-talde bikainak sortu daitezke, edota martxan dauden ekipoak ulertu eta hobetu daitezke; kide guztiek sentitu dezakete lanean egiten duten ekarpena handia dela.

Guzti hau ezinezkoa da pertsona batek ez badu Belbinen autopertzepziozko galdetegia betetzen eta lankideei beraien iritzia eskatzen ez badie. Belbinen Banakako Txostenak lan-taldeko rol bakoitzaren indargunea, (eta ahuleziak) identifikatzen laguntzen du, ondoren gainontzeko kideekin komunikatu eta partekatzeko.

Ekipo-rolak identifikatuz, gure sendotasunei ahalik eta abantailarik handiena atera eta gure ahuleziak kudeatzen ikasi dezakegu.

Belbin erabiltzearen abantailei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik ondorengo estekan: Belbin Txostenak.

Baliabide-ikertzailea

Indargunea:

Kanporakoia da, gogotsua, komunikatzailea. Aukera berriak bilatu eta kontaktuak garatzen ditu.

Ahulezia:

Baikorregia izan daiteke. Hasierako ilusioa desagertzean interesa gal dezake.

Ez harritu hau egiten badu:

Ekimenei jarraipena ematea ahaztu dezake.

Gehiago jakin

Kohesionatzailea

Indargunea:

Izaera kooperatiboa, pertzepzioduna eta diplomatikoa. Entzun egiten du eta istiluak galarazten ditu.

Ahulezia:

Egoera erabakigarrietan zalantzatia izan daiteke. Liskarrak saihesteko joera izan dezake.

Ez harritu hau egiten badu:

Oso ondo ikusiak ez dauden erabakiak hartzerakoan zalantzatan ibili daiteke.

Gehiago jakin

Koordinatzailea

Indargunea:

Heldutasun handikoa, bere buruarengan konfiantza du eta talentua identifikatzeko gaitasuna du. Helburuak argitzen laguntzen du. Eraginkortasunez delegatzen du.

Ahulezia:

Manipulatzailetzat har daiteke eta lan pertsonaletik deskarga daiteke.

Ez harritu hau egiten badu:

Gehiegi delega dezake, lan pertsonala murriztuz.

Gehiago jakin

Garuna

Indargunea:

Sormen eta irudimen handikoa, pentsatzaile librea. Ideiak sortu eta arazo zailak konpontzeko gaitasuna du.

Ahulezia:

Gertakariak alde batera utz ditzake eta zerbaitetan buru-belarri sartuta egoteagatik modu eraginkorrean komunikatzeko arazoak izan.

Ez harritu hau egiten badu:

Despistatua, abstraktua edo ahazkorra izan daiteke.

Gehiago jakin

Monitore-Ebaluatzailea

Indargunea:

Serioa, argia eta estratega. Erabakiak hartu eta zehaztasunez epaitzen du.

Ahulezia:

Iniziatiba falta eduki dezake batzuetan, baita besteak inspiratzeko gaitasun falta ere. Kritikoegia izan daiteke.

Ez harritu hau egiten badu:

Erabakiak hartzerakoan motela izan daiteke.

Gehiago jakin

Espezialista

Indargunea:

Entregatua, independentea, interes mugatukoa. Gaitasun eta ezagutza espezifikoak ematen ditu.

Ahulezia:

Oso eremu mugatuetan bakarrik lagundu dezake eta teknizismoetan geratu daiteke.

Ez harritu hau egiten badu:

Informazio gehiegi eman dezake.

Gehiago jakin

Sustatzailea

Indargunea:

Desafiatzailea, dinamikoa eta presiopean langile ona. Oztopoak gainditzeko iniziatiba eta kemena ditu.

Ahulezia:

Baikorregia izan daiteke. Hasierako ilusioa desagertzean interesa gal dezake.

Ez harritu hau egiten badu:

Oldarkorra eta umore txarrekoa bihur daiteke gauzak egin daitezen lortzeko ahaleginean.

Gehiago jakin

Ezartzailea

Indargunea:

Praktikoa, fidagarria eta eraginkorra. Ideiak praktikan jartzen ditu eta egin beharreko lana antolatzen du.

Ahulezia:

Malgua izan daiteke neurri batean, eta motela aukera berriei erantzuteko.

Ez harritu hau egiten badu:

Motela izan daiteke aldaketa positiboen alde bere planei uko egiteko orduan.

Gehiago jakin

Bukatzailea

Indargunea:

Arretatsua, kontzientzitsua eta grinatsua. Akatsak bilatzen ditu. Gauzak perfekzionatzen ditu.

Ahulezia:

Gehiegi kezkatzeko joera izan dezake eta eskuordetzeko uzkurra izan daiteke.

Ez harritu hau egiten badu:

Perfekzionismoa muturrera eramaten du.

Gehiago jakin
euBasque