Belbin txostenak

Hasiera » Belbin txostenak

Belbin txostenak tresna indartsua, fidagarria eta balioztatua dira, eta pertsona batek lanean benetan nola jokatzen duen hobeto ulertzeko balio dute. Txostenetan orientazio pertsonalizatuak eta aholku erabilgarriak eskaintzen dira, bai pertsonarentzat, bai zuzendarientzat, bai erdi-mailako agintarientzat.

Informazio horrek guztiak pertsonen indarguneei eta ahuleziei buruzko ikuspegi zabala ematen du, eta agerian uzten du norbanakoaren, harremanen eta ekipoaren eremuan nola lagunduko duten ere. Hori oso onuragarria da edozein erakunderentzat.

Belbin Norberaren Pertzepzioaren Inbentarioarekin batera Behatzaileen Ebaluazioa gehitzeko aukera da gure balio bereizgarrietako bat. Ebaluazio horrek pertsona bakoitzaren ekarpenen ikuspegi askoz zabalagoa eta zehatzagoa ematen du, eta hori ere online egin daiteke.

Metodologiaren jatorri akademikoak gure hastapenak eta azken 50 urteetako garapena markatzen baditu ere (baliozkotasun-probak eta aldizkako eguneratzeak eginez), ez dugu Belbin metodologiaren benetako balioa galdu: aplikazio praktikoa. Pertsonen eta ekipoen kudeaketan eta garapenean erreferentziazko metodologia da mundu mailan. Gaur egun, Belbin txostenak 23 hizkuntzatan daude eskuragarri, eta lanean jarraitzen dugu kopuru hori handitzeko eta etorkizuneko beharrei erantzuteko.

Zertan lagunduko didate?


  • Ekipoak orekatzen; betiere, portaera-ekarpenak oinarri hartuta (ez lan-tituluak).
  • Inguruko pertsonak beren buruaz jabe daitezen bultzatzen, beren jokabideak egoera bakoitzaren eta negozioaren beharren arabera egokitu ahal izateko.
  • Pertsona egokiari ataza zuzena esleitzen, eta jarduera hobea duten ekipoak sortzen.
  • Ekipoko elkarrizketak despertsonalizatzen, taldearen ekarpenei buruz eztabaidatzeko hizkera komuna erabiliz.
  • Gertaeretan oinarritutako erabaki informatuak hartzen, ez intuizioetan edo bihozkadetan oinarritutakoak.
  • Pertsonei buruzko erabakiak konfiantzaz hartzen.
  • CVan agertzen ez diren portaeraren indarguneak eta ahulguneak ulertzen.
Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

euBasque