Zertarako balioko dit?
- Hautaketa-prozesuetarako, barnekoak zein kanpokoak.
- Gaitasunak identifikatzeko eta neurtzeko.
- Lan-orientabidea jasotzeko.
- Karrera profesionalak garatzeko.
- Lanpostuak deskribatzeko.
- Zereginak eta erantzukizunak argitzeko.
Txosten honek berariazko lanpostu bat definitzen du Belbin ekipo-rolen terminoetan.
Bi galdetegiren bidez egiten da: lanpostuaren betekizunei buruzko galdetegia (lanpostuaren edota giza baliabideen arduradunak betetzen du) eta, aukeran, lanpostuaren ebaluazioari buruzko galdetegia (lanpostu hori ondo ezagutzen duten pertsonek betetzen dute). Honen ondorioz ateratzen den txostenak informazio garrantzitsua jasotzen du eta, hortaz, lagungarria da lanpostu jakin horretarako rol-konbinaziorik egokiena zein den jakiteko, baita desegokiak izan daitezkeen rolak.