Autoezagutza eta eraginkortasun pertsonala; Nola erabili Belbin txostenak, hobetzeko

Pertsona guztiok daukagu ekarpenen bat egiteko, baina batzuek besteek baino hobeto ezagutzen dute beren burua Belbin prozesua hasteko unean. Batzuek esperientzia handia metatu dute lanpostu berean, edota lan-talde berean. Beraz, beren ingurukoek eta kideek ondo ezagutzen dituzte.  Beste pertsona batzuk, besterik gabe, hobeto ohartzen dira nolako jokabidea duten eta nola antzematen dutek besteek beren jokabidea. Gida honen bidez ikusiko dugu nola erabili daitezkeen Belbin txostenak pertsona bakoitzaren ekarpena maximizatzeko.  

Belbinek talde-lanarekin dauka zerikusia, baina geure burua eta gainerako pertsonak hobeto ulertzeko ere baliagarria da. Helburua modu eraginkorragoan lan egitea da. Belbinek jokabidea neurtzen du, eta, horren arabera, eduki ditzakegun gabeziak arindu eta indarguneak sustatzeko modurik onena identifika dezakegu.

Mesedez, kontuan izan: Dokumentu honetan hainbat pertsonaren Belbin txostenak erabili ditugu, aipatutako puntuak adierazteko.

Autoezagutza: Abiapuntua

Belbin txostenek bi iturri dituzte. Pertsonaren “Autopertzepzioa” eta gainerakoen iritzia: Behatzailearen ebaluazioak. Horiek dira autoezagutza eraginkorraren oinarriak. Rolen inguruko lehentasunek Autopertzepzio datuak soilik erabiltzen dituzte. Rolak hiru kategoriatan banatzen ditu: Rol Gustukoenak, posible den guztietan bete ahal edo bete behar direnak. Asumitu daitezkeenak, hau da, beharrezkoa izatekotan bete daitezkeenak.  Eta, azkenik, gustuko ez direnak (posible izatekotan, taldeko beste kide batzuek bete beharrekoak). Horixe da autoezagutzarako lehenengo urratsa.

Oso garrantzitsua da pertsona bakoitza txostenarekin ados dagoen ala ez zehaztea. Ezezkoa bada, arrazoi zehatzen bat dago horretarako? Esaterako, pertsona bera bertute jakin batzuk islatu nahian ari al zen? (kontziente edo inkontzienteki). Norbaitek uste badu txostenak ez duela bere izateko modua ondo islatzen, lagungarria izan daiteke bide horiek ikertzea.

Egiten duguna, ez garena: Autoezagutza

Proba psikometrikoek nortasuna neurtzen dute (garena). Belbinek jokabidea neurtzen du (egiten duguna). Behatzaileen Ebaluazioak Belbin prozesuaren parte dira, izan ere, jokabidearen inguruko ebidentziak eman ditzakete, norbanakoaren autopertzepzioa baieztatu edo horrekin kontrastatzeko. Behatzaileen ekarpenik gabe, Belbin txostenak ezin du benetan islatu norbanakoak beste pertsona batzuekiko daukan jokabidea. Distortsionatua egon daiteke bere animo-egoeraren ondorioz, norberaren gaineko ikuspegi mugatuaren, aspirazioen edota txostenaren emaitzetan eragin nahi izatearen ondorioz.

Norbanakoa guztiz ados egon daiteke autopertzepzioaren emaitzarekin,  baina horrek ez du lagunduko beste pertsonekiko lanari dagokion garapenean.

Behatzaileak 

Behatzaileen ebaluazioek zehaztapen eta balio handiagoa ematen dute pertsonaren jokabidearen inguruan – “errealitatea balioztatzea”-. Behatzaileek ikasteko aukera ematen dute.  Desadostasun edo gatazkak identifikatzen lagundu dezakete, eta autoezagutzaren bidez garapen pertsonalerako abiapuntu on bat eman dezakete.

Denak ados daude?

Batzuentzat, koherentzia egongo da Autopertzepzioaren eta Behatzaileen artean; beste batzuentzat, aldiz, ez da hain argia izango. Behaketak eta Autopertzepzioa desberdinak izan daitezke (profil desberdina), edo Behatzaileen artean desadostasunak egon daitezke (profil nahasia). Kontuz ibili behar dugu.  Geure buruaren inguruan daukagun kontzientziak jokabidearen irudi globalaren sendotasunean eragin dezake. Garrantzitsua da kontuz ibiltzea, tratatzen ari garen pertsona kontuan hartuta ikuspegia egokituz. Horrela, garapen eta hobekuntzarako pistak hartu ahal izango ditu, prozesuaren ondorioz beldurtuta edo presionatuta sentitu gabe. Autoezagutza orekatua, oinarri zientifikoarekin.

Ekipo-rolen osaeraren analisia: txostenaren orri honetan informazio erabilgarria eskaintzen da.

Behatzaileak 

Ahal den neurrian, komeni da Behatzaileen izenak ematea, pertsonak modu irekian hitz egin ahal izateko lan-harreman zehatzei buruz, eta, desberdintasunik egotekotan, horiei erreparatzeko. Adibide honetan, behatzaileak bi multzotan bereizten direla ematen du. Juan Garun/Sustatzaile gisa ikusten dutenak eta Bukatzaile/Kohesionatzaile gisa ikusten dutenak. Posible da Juanek bi talde edo testuinguru ezberdinetan lan egitea eta, ondorioz, bere jokabidea egokitzen joatea? Adibide honetan, baliteke Juan zuzendari moduan Garun/Sustatzaile izatea, ideia berriak ekarriz eta gainerako kideak helburu berrietarantz bultzatuz. Baina, agian, beste zuzendari batzuekin dagoenean, laguntzaile moduan aritzen da,  rol diplomatikoagoa garatuz, eta beste batzuek kontuan hartzen ez dituzten xehetasunetan zentratuz.

Mesedez, kontuan izan: Belbin Online lizentzia bat baduzu, behatzaileak taldetan banatu eta bi txosten ezberdin egin ditzakezu, bakoitza behatzaile talde batentzat. Hori lagungarria izan ahal zaio pertsonari, testuinguru bakoitzean eraginkorrago izateko. Behatzaileen lau Ebaluazio behar dira, gutxienez, Behatzaileen atzeraelikadura edo feedbacka ematen duen txosten osoa egiteko.

Behatzaileak ados ez egotekotan (profil nahasia), pena merezi du aztertzea zergatik behatu dituzten jokabide ezberdinak. Pertsona hori berria da lanpostuan, edo beste rol funtzional baterako trantsizio bidean dago? Arazoren bat dauka “nortasun” zehatz bat ezarri eta sustatzeko, Talde-rolei dagokienez, edo “besteentzako apur bat denetik” izan nahi du?

Txostenaren Autopertzepzioa vs Behatzaileak orrialdean, Behatzaileen Ebaluazioen eta Autopertzepzioaren arteko antzekotasun eta desberdintasunak ikus ditzakegu:

Baliteke ikusi nahi izatea zein Ekipo-roletan dagoen Autopertzepzioaren eta Behatzaileen arteko alde handiagoa, eta arrazoi posibleak eztabaidatzea. Esaterako, Pertsona horrek rol zehatzen bat bete nahi du? Pertsona horrek aldatzen al ditu bere rolak egoera bakoitzaren arabera?

Indarguneak sustatu eta ahultasunak kudeatzea

Potentziala maximizatzeko moduari buruzko atalean, Ekipo-rolen inguruko informazio espezifikoa erabiltzen da pertsona bakoitzaren indargune eta ahulguneak emateko. Horrela, indargune eta ahultasun posibleei buruzko informazio zehatzagoa ematen da. Informazio hori Autopertzepzioaren datuak eta Behatzaileen Ebaluazioak uztartzetik dator. Autoezagutzarako bidea:

Indarguneak
Zuk:

  • Ikuspegi zabala daukazu; xehetasunak besteei uzten dizkiezu.
  • Baliteke profil altu eta dominatzailea izatea, eta zeure ahotsa entzunarazteko gai izatea.
  • Konfiantza ematen duzu eta besteak orientatzeko gai zara, helburu partekatuak lortzeko bidean.
  • Dinamikoa eta ekintzailea zara: erronka berriei heltzen diezu.

Izan ditzakezun ahultasunak
Baliteke, zuk:

  • Ikuspegi zabala hartu eta zehaztasunak alde batera uztea.
  • Etengabeko estimulazioa behar izatea eta interesa azkar galtzeko joera izatea.
  • Ekintza zehatz baten edo zirkunstantzia batzuen ondorio posibleetan pentsatzea kostatzea.

Aurreko puntuak kontuan izanda, zera galdetu dezakezu:

  • Baieztapenek zintzoak dirudite – zeure burua identifikatzen duzu?
  • Zer iradokitzen dute beste pertsonekiko interakzioetan dituzun indarguneen gainean? Indargune horiek islatzen diren ohiko jardueraren bat bururatzen zaizu?
  • Horien arabera, zein arazo mota aurki dezakezu beste pertsona batzuekin lan egiterako orduan, eta zein eragin izan dezake zure lankideengan? Egoeraren batean izan duzu horrelako zailtasunik? Zein estrategia identifikatu duzu horiek kudeatzeko?

Behatzaileen erantzunen zerrenda

Behatzaileen Erantzunen Zerrendaren orrialdera ere jo dezakezu, Behatzaileen ikuspuntuek zein ezaugarri adierazten dituzten identifikatzeko. Behatzaileek azpimarratutako lehenengo hamar hitzak errebisatu zenitzake. Hitz horiek zergatik markatuko zituzten pentsatu, eta zein egoera orokor ematen duten norbanakoaren jokabidearen inguruan.

Letra etzanez idatzitako hitzek ahultasun posibleak adierazten dituzte. Hitz horiek leku nabarmena badute azken hamar hitzen artean, seguru aski pena merezi du ikustea nola kudeatzen diren ahultasun horiek. Horrela, pertsonaren errendimendua ez oztopatzea saihestuko dugu. Ekipo-rolei dagokienez behatutako Indargune eta Ahultasunen grafikoa erabilgarria da pertsona bakoitzak identifikatzeko zein rol betetzea merezi duen, eta zeintzuk saihestu beharko lituzkeen, kontuan izanda Behatzaileen pertzepzioa.

Neurri eta eskalagatik asko kezkatu beharrean, grafiko honen ideia zera da: rolen globaltasuna eta oreka aztertzea.

Ahultasun erlazionatuak

Printzipioz, Ahultasun Erlazionatuak behatuko ditugu, Talde-rolaren indargunearen kontrako aldean.  Edozein talde-roletan gertatzen da hori. Hala ere, Erlazionatutako Ahulguneen barra luzeagoa bada rol jakin batean eta dagozkien indarguneak ez badira askoz handiagoak, esan genezake pertsona horrek rol hori garatzea saihestu beharko lukeela; izan ere, bere lan egiteko moduan daukan eragina, orokorrean, ez da positiboa. Dena da autoezagutza prozesuaren parte.

Pertsona batek bere rol gustukoen moduan pertzibitutako batek ez badauka leku nabarmenik grafiko honetan, pentsa liteke pertsona horrek modu agerikoago batean erakutsi behar duela besteekiko jokabide hori.

Aldaketak zehaztea, autoezagutza praktikan jartzeko

Belbin “argazki” osoarekin, nola erabiliko du informazio hori pertsonak, maila praktikoan?

Zure ekarpena ulertzeko moduari buruzko atalean, Autopertzepzioan soilik oinarrituta, iradokizun batzuk ematen dira:


Emaitzak zure autopertzepzioa soilik kontuan izanda behatzen baditugu, eskaini ditzakezun bi ekarpen posible soilik nabarmendu dituzu. Ondoren, arlo hauetako indarguneei ahalik eta probetxu handiena ateratzeko aholku batzuk emango dizkizugu:

Belbin Rol ImpulsorZure Sustatzaile rolari probetxu handiagoa ateratzeko: Gai garrantzitsuei buruz pentsatzen duzuna esan eta gai polemikoei heltzeko gaitasuna landu. Modu positiboan egin badezakezu, ekipoko bozeramaile baliotsua izan zaitezke.
Belbin Rol CoordinadorZure koordinatzaile rolari probetxua ateratzeko, 
hartu aurrea besteek erabaki garrantzitsuen inguruko 
akordioak hartu ahal izateko. 
Iritziak adierazi eta ondorioetara heltzearen arteko oreka bat lortzen saiatu.

Profila nahasia edo ezberdina bada, baliteke pertsona ados ez egotea Behatzaileen ikuspegiarekin. Hori horrela izanik, Zure Ekarpena ulertzeko moduari buruzko atala oso garrantzitsua da. Pertsonak argudio gehiago eman nahi baditu Behatzaileen iritziaren aurka, atal honek pistak emango dizkio ustez dituen bertuteak sustatu eta proiektatzeko moduari buruz. Hori guztia funtsezkoa da autoezagutza hobetzeko.

Adierazle horiek Belbin Ekipo-roletan zentratzen dira, baina pertsonak Autopertzepzioaren Inbentarioa egiteko izan zuen moduari ere egiten diote erreferentzia. Bestela esanda, txostenak beste aholku batzuk eman litzake beste Sustatzaile-Koordinatzaile batentzat; izan ere, norbanakoaren erantzun espezifikoetan zentratzen da txostena, hau da, norbanakoaren errendimendua hobetzeko diseinatua dago.

Gauzak ondo egitea

Pertsonak erosoago egon ohi dira beren ekipo-rol gustukoenak ezagunak direnean, eta berekin lan egiten duten pertsonek ekarpen horiek eskertzen dituztenean; hau da, Autopertzepzioaren eta Behatzaileen Ebaluazioaren artean konkordantzia dagoenean. Hori lortzeko denbora beharko da, baina, epe luzera, pertsonak modu eraginkorragoan egingo du lan, eta bere lanaren lorpen sentsazio handiagoa izango da.

Utzi iruzkina


The reCAPTCHA verification period has expired. Please reload the page.

euBasque