Belbin Metodologiaren jatorria

Hasiera » Belbin zer da » Belbin Metodologiaren jatorria

Zergatik lortzen dute arrakasta ekipo batzuek, eta besteek ez?

Henleyko Administrative Staff College ikastegiko zuzendaritza-taldeak (orain Henley Business School deitzen zaio) planteatu zuen galdera hori, eta huraxe izan zen 1969an Meredith Belbin doktoreak abiatutako ikerketaren ernamuina. Ekipoen funtzionamenduari buruzko ikerketa izan zen hura, hamarkada batez garatu zena; negozio-simulazioko joko baten itxura hartu zuen, non zuzendariak lan-taldeetan aritzen baitziren lehian. Errendimendu handiko ekipo bilakatzea eta talde gisa eraginkortasuna lortzea zuten helburu.

Henley Business School

Henley-ko ikastegia aitzindaria izan zen Erresuma Batuan, zuzendaritza-batzordeetako kide eraginkor bihurtzeko prestakuntza eskaintzen lehendabizikoa izan baitzen. Reading-en dago, Londres eta Oxforden arteko erdibidean, eta Europako negozio-eskola zaharrena da. Gainera, munduko 50 negozio-eskola onenen zerrendan dago, Financial Times eta The Economist egunkarien arabera.

Meredith doktorea eta bere lantaldea

Garai hartan, ospe handiko akademiko eta psikologo industriala zen Meredith doktorea, Erresuma Batuko Manpower Services Commission organismoak sortutako Industrial Training Research Unit (ITRU) erakundeko presidente eta sortzaile-kidea.

Erronkari aurre egiteko, diziplina anitzeko taldea osatu zuen hainbat kiderekin batera: Bill Hartston, matematikaria eta nazioarteko xake-maisua; Jeanne Fisher, antropologoa eta Kenyako tribuetan aditua, eta Roger Motway, psikologo okupazionala.

Ikerketa

Hamarkada bat iraun zuen ikerketak, urte bakoitzean hiru negozio-simulazio joko egin zirelarik. Simulazio horietan, enpresa-ingurunean erabakiak hartzean izaten diren arazoen berezko aldagai nagusi guztiak jasotzen ziren. Esperimentua oso zorrotz diseinatu zen, arau zientifikoak betez eta etapa bakoitzean neurketa zehatzak eginez.

Parte-hartzaileek proba psikometriko batzuk eta pentsamendu kritikoa ebaluatzeko galdetegi bat osatzen zituzten, eta emaitzen arabera osatzen zituzten ekipoak Behar bezala entrenatutako behatzaileek minutu erditik behin erregistratzen zituzten pertsona bakoitzaren ekarpenak, eta kategoria ezberdinetan sailkatzen zituzten. Ariketaren amaieran, talde bakoitzaren finantza-emaitzak aurkeztu ziren (konpainia gisa aritzen ziren), eta, horri esker, “konpainia” eraginkorrenak eta eraginkortasun txikienekoak alderatu ahal izaten ziren.

Erabilitako proba psikometrikoak, neurri hauek barne hartzen zituztenak:

  • Arrazoitzeko gaitasun handia (Critical Thinking Appraisal).
  • Nortasuna (nortasunaren inbentarioa, Cattell-en 16 eskalak edo 16PF).
  • Perspektiba (lehentasun pertsonalen galdetegia edo PPQ, helburu horretarako berariaz garatua).

Irakurketa osagarriak

Henley-n egindako ikerketari eta lortutako emaitzei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu Meredith Belbin doktoreak argitaratutako lehen liburuan ?Equipos directivos: el porqué de su éxito o fracaso- (Management Teams: Why they succeed or fail). Jarraian aurkezten dira Meredth Belbinen beste liburu batzuk, teoria eta haren aplikazioak xehetasun handiagoz azaltzen dituztenak:

  • Roles de equipo en el trabajo ?Team roles at work? (2000)
  • Beyond the Team (2001)
  • Changing the Way We Work (1997)
  • The Coming Shape of Organization (1996)

Belbin Associates erakundea Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren onuradun izan da, zeinaren helburua baita ETEen lehiakortasuna hobetzea, betiere, enpresak nazioartean duen online estrategia marketin digitalaren bidez bultzatuz. Horretarako, Bilboko Merkataritza Ganberaren Xpande Digital Programaren laguntza izan du.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

euBasque