Banakako Belbin txostenak

Hasiera » Belbin ekipoentzat » Banakako Belbin txostenak

Zure erakundean erabili Belbin pertsonekin

Norbanakoan hasten da guztia.

Ekipo guztien erdigunean pertsonak daude.

Zure ekipoetako kideek elkarrekin nola lan egiten duten aztertzen hasi aurretik, ezinbestekoa da pertsona bakoitzaren ekarpena behatzea. Beraz, taldeko kide bakoitzaren banakako Belbin txostena sortzea da lehen pausoa. Horiek egin orduko, azkarra eta erraza da taldeari dagokion Belbin txostena sortzea, lantaldea osatzen duten kideei buruzko informazio gehigarririk eskatu gabe.

Zer lortzen dugu Banakako Belbin Txostenarekin?

  • Pertsona baten indarguneak eta funtsezko ahuleziak identifikatzea.
  • Pertsona baten autopertzepzioa eta lankideek haren inguruan duten pertzepzioa ezberdina izan daitekeela erakustea.
  • Pertsona bakoitzarengan oinarritutako orientazio pertsonalizatua jasotzea; norberaren gaitasun eta portaerak lanean modurik egokienean nola aplikatu ikasteko, eta nork bere talde roletik egin ditzakeen ekarpenak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  • Erakundeko arduradunek langileen lan arloko lehentasunak ezagutzea eta profesionalki garatzen lagunduko dieten testuinguruen gaineko informazioa jasotzea.
  • Pertsona bakoitzarentzat egokiak izan daitezkeen lan-estiloak iradokitzea.

Erakundeko pertsonek autoezagutza sakona dutenean, errazagoa izaten da lan-giro atsegina eta emankorra lortzea. Gainera, lankideen indargune eta ahuleziak ezagututa, pertsonen kudeaketan ari diren arduradunak gai izango dira emaitzarik onenak lortzera bideratutako estrategia aproposak jorratzeko.

Txostenean jasotako informazioa egoki erabili eta interpretatzeko jarraibideak ematen dira atal bakoitzean, lanari etekinik handiena atera ahal izateko.


Txostenak eskura modu arin eta errazean

Prozesu osoa online eta oso erraz:

  1. Norbanakoak galdetegi labur bat beteko du (20 min. inguru).
  2. Norberaren pertzepzioa jasotzen duen txostena sortuko da.
  3. Lankideek (gehienez 6) behatzaile ebaluazioa osatuko dute (5 min. inguru).
  4. Belbin Txosten osoa sortuko da (gutxienez 4 behatzaileren ebaluazioak jasotakoan). Txosten honetan, autopertzepzioa eta behatzaileen iritzia jasoko dira.

Nola lortu zure Belbin Txostenak?

Hemen eskura ditzakezu zuzenean, jarraian duzun loturan klik eginez:

Zertan lagunduko dizu Belbinek?

  • Talde batean sartzeko pertsona egokia aukeratzen.
  • Zein pertsona kontratatu edo promozionatu erabakitzen.
  • Laneko gatazkak konpontzen.
  • Langile bakoitzari lan egokiak esleitzen, eta motibazioa zein errendimendua areagotzen.
  • Norbanakoei beren garapen profesionalean laguntzeko eman beharreko urratsen gainean informatzen.
  • Lan-harreman produktiboak eraikitzen.
  • Norberaren kontzientzia eta eraginkortasun pertsonala areagotzen.
  • Konfiantza eta elkar-ulertzea sendotzen.

Kontrola zure eskuetan
Zure erakundeko kontuaren administrari gisa egin ditzakezunak:

  • Pertsonek euren txostenak noiz jasoko dituzten zehaztea.
  • Pertsona bakoitzaren banakako txostenean sartzea.
  • Behatzaileen txostenak nork bete dituen eta nork ez begiratzea.
  • Banakako txostenak betetzean, taldekideei txosten osagarriak eskatzea (talde-txostenak eta lan-harremanei buruzkoak).
Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

euBasque