Ekipoko Belbin Txostenak

Hasiera » Belbin ekipoentzat » Ekipoko Belbin Txostenak

Lantalde bat kudeatzen baduzu edota talde berri bat sortzekotan bazara, Ekipoko Belbin Txostenaren bitartez, berehala ebaluatu ahal izango duzu nolakoa  izango den lantaldea osatzen duten pertsonen arteko elkarlana; izan ere, txostenaren bitartez zehaztu ahal izango da kide bakoitzak zein rol hartuko duen, zer hutsune egon daitekeen, edota zer ekarpen gainjarri egongo den.

Erakunde guztiek nahi dituzte errendimendu handiko lantaldeak, baina nola ziurtatu zeurea errendimendu handikoa izango dela?

Ekipo berri bat sortu behar baduzu, talde batean kide berriak integratu behar badituzu, edota lantalde batean ohikoak diren arazoak konpondu behar badituzu, Ekipoko Belbin Txostenak lagunduko dizu prozesua kudeatzen. 

Lantaldea osatzen duten pertsonak dira abiapuntua. Hortaz, kide bakoitzaren banakako txostenak egindakoan, informazio hori guztia batuta sor dezakezu Ekipoko Belbin Txostena.

Zerk eragiten du ekipo baten eraginkortasunean?

Belbinen jatorrizko ikerketek agerian utzi zuten talderik arrakastatsuenak ez direla pertsona adimentsuenek osatzen dituztenak; aitzitik, Belbinek baieztatu zuen ekipo baten arrakasta talde-rolen konbinazio egokien ondorio dela.

Lantalde bat eraginkorra eta arrakastatsua izan dadin, 9 Talde-rol bildu behar ditu elkarlanean. Demagun lantalde batean sormen handiko pertsona ugari dagoela, baina ez dagoela inor ideia horiek aurrera ateratzeko gai dena!

Horrek ez du esan nahi 9 pertsona behar ditugunik taldean, pertsona bakoitzak Talde-rol bat baino gehiago har baitezake bere gain.

Nola lagundu dezake Belbinek ekipoen jardunean?

Ekipoko Belbin Txostenean taldekide bakoitza aztertzen da, eta lantaldean gusturago egin ditzakeen ekarpenak identifikatzen dira. Txostenari esker, azkar identifikatuko dira izan litezkeen hutsune eta ekarpen gainjarriak. Bi egoera horiek -hutsuneak edota ekarpen gainjarriak egoteak- gatazkak sor ditzakete taldean eta, ondorioz, agerian geratuko da lantaldea ez dela modurik egokienean funtzionatzen ari. 

Txostenean jasotako informazioak berehala erakutsiko du zein den taldeko funtzio eta eginkizun bakoitza burutzeko pertsonarik aproposena.


Errazago ezin!

Ekipoko Belbin Txostena sortzeko, talde horretako pertsona bakoitzak Banakako Belbin Txostena osatu behar du lehenik. Banakako txostenetan orientazio pertsonalizatua jasotzen da, eta hori oso baliagarria izan daiteke bai norbanakoarentzat bai ekipoko arduradunarentzat.

Taldeko kide guztiek banakako txostena osatutakoan, taldeko txostena sor daiteke, hartarako informazio osagarririk eskatu beharrik izan gabe.

euBasque