Kohesionatzailea

Hasiera » Ekipo rolak » Kohesionatzailea

HELBURUA

Beste batzuei laguntzea eta taldearen barruan harmonia eta batasuna sustatzea.

INDARGUNEAK

Taldeko kiderik zerbitzarienak dira, Kohesionatzaileek ekipo-giro positiboa mantentzen laguntzen dute. Taldean eragina izan eta zailtasunak konpontzeko onuragarri suertatu daitezkeen egoera emozionalen aurrean sentibera da. Kohesionatzaileak adituak dira pertsonei erantzuten eta egoeren aurrean diplomaziaz eta sentsibilitatez erantzuten. Funtsezko zeregina betetzen dute gatazkak lasaitzerako orduan, gauzak arazorik gabe aurrera egin dezaten; taldekide guztiek ekarpenak eraginkortasunez egiten laguntzen du. Moldakorrak eta prestatuak, besteei laguntzeko behar dena egiten dute.

Entzuten onak eta barne-komunikazioan oso trebeak izateaz gain, pertsona enpatiko eta adeitsuak dira. Izaera honek taldekideen artean popularrak izatera eramaten ditu kohesionatzaileak. Taldean duten eragina sotila izan daiteke, baina ez daudenean, haien falta oso nabaria da.

BAIMENDUTAKO AHULEZIAK

Kohesionatzaileek ez dituzte gustuko gatazkak, bereziki pertsonen artekoak, eta horiek saihesten saiatuko dira. Hori balio handiko ezaugarria izan daiteke, baina batzuetan eztabaida osasungarri eta aberasgarri suertatu daiteke, eta kasu hauetan, beharrezkoa da taldeak aurrera egin dezan. Kohesionatzaileak izan daitezke egokienak tentsio egoeretan tirabirak desaktibatzeko. Giro horretan eroso ez sentitu arren, garrantzitsua da taldekideen arteko konfrontazio guztiak ez sahiestea, eztabaida garrantzitsuak izateko aukera galdu ez dezaten edota kohesionatzailearen eragin lasaigarriaren faltan, kideen arteko ezadostasun are handiagoa sustatu ez dadin.

Kohesionatzaileek ere zalantzak izan ditzakete erabaki garrantzitsuak hartzeko orduan, bereziki hauek zailak badira; eta honek taldeko kide batzuk gogaitu ditzake. Kohesionatzaileak erantzukizun-maila badu, horrek bere autoritatea hondatu dezake.

Talde batean Kohesionatzaile gehiegi badaude, seguruenik taldea ondo moldatuko den arren, lan-erritmoa moteltzeko arriskua dago, pertsonen sentimenduak babesteko erabaki garrantzitsuak hartzea atzeratuz edo saihestuz.

NEGOZIGARRI EZ DIREN AHULEZIAK

Kohesionatzaileek gatazka minimizatu nahi badute ere, ez dituzte saihestu behar beharrezko presioa edo eztabaida baliagarriak dakartzaten egoera guztiak.


NOLA KUDEATU

Zer egin…
Bere gaitasuna aprobetxatzea besteei laguntzeko taldearen mesedetan; sentimenduak aintzat hartzen direla ziurtatzea.
Zer ez egin…
Gutxietsi, guztiarekin ados daudela suposatu edo erabaki garrantzitsuak bakarrik hartzera behartu.

BATERAGARRITASUNA TALDEKO BESTE ROLEKIN

Kohesionatzaileek ondo lan egin dezakete beste edozein rolek zuzentzen dituenean, baina agian baliotsuagoak izango dira gatazkak konpontzeko laguntza behar duten arduradun Bultzatzaileentzat. Era berean, litekeena da Kohesionatzaileak arduradun popularrak izatea gainerako rol gehienentzat, baina zailtasunak izan ditzakete Koordinatzaile edo Sustatzaile nagusiek agintea har ez dezaten.

LAN GIRO EZINHOBEA

Kohesionatzaileek besteak laguntzeko aukera emango dioten giro positibo eta enpatikoan lan egin behar dute, hauek lankideak zein bezeroak izan.

LOTUTAKO GAITASUNAK

Talde-lana, entzute aktiboa, adimen emozionala, lidergoa, enpatia, lankidetza, malgutasuna, pertzepzioa, diplomazia, aldaketarako egokitzapena, ekipoen kudeaketa, kontzentrazioa, bezeroarentzako zerbitzua, egonkortasuna, lasaitasuna, emozioen erabilera.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

euBasque