Enpleagarritasuna

Hasiera » Belbin ikasleentzat » Enpleagarritasuna

Enplegagarritasuna hobetzea

Ikasle garaitik bertatik, gazteen gaitasunak identifikatzeko eta garatzeko konpromisoa hartua dugu Belbinen, hezkuntzatik lan mundurako jauzia egiten laguntzeko.

GetSet txostenak oso lagungarriak dira gazteek beren talentua ezagutzeko eta beren buruarengan konfiantza gehiago izateko. Autoezagutza hobetuta, gai izango dira besteengandik bereizten lagunduko dieten indarguneak sendotzeko. 

Gazteek hautaketa prozesuetan beren gaitasunak segurtasunez adierazteko lengoaia eskaintzen du GetSet txostenak, enplegagarritasuna hobetzeko aukera bermatuta. 

Zertan lagunduko du GetSet txostenak?

  • Talentua garatzen eta ikasleak ahalduntzen.
  • Indarguneak identifikatzen eta modu eraginkorrean komunikatzen.
  • Egokiak diren lan edota jarduerak bereizten.
  • Lan-elkarrizketetan segurtasun eta konfiantza handiagoz jokatzen.
  • Enplegagarritasuna hobetzen.
  • Taldean nola lan egin ikasten.
  • Pertsona ezberdinekin nola lan egin ikasten.
  • Besteen iritzia eta norberak emandakoa baloratzen.
  • Lantaldeetan kolaborazioa eta inplikazioa areagotzen.
  • Etorkizunari buruzko erabakiak hobeto hartzen.
euBasque