Belbin eta zure karrera

Hasiera » Belbin banakakoa » Belbin eta zure karrera

Zeure ibilbidean aurrera egiteko eta erabakiak hartzeko erabil dezakezu Belbin.

Erabili Belbin zeure ibilbide profesionalean aurrera egiteko.

Belbin erabiltzen ez duen erakunde batean lanean ari bazara ere, zeure txosten pertsonala eskura dezakezu. Zure indarguneak zeintzuk diren eta lantalde batean egin ditzakezun ekarpenak ezagutzeak izugarri lagun diezazuke zure garapen profesionalean. Belbin Txostenean jasotako informazioa oso baliagarria izango zaizu zu zeu izateko zeure ibilbide profesionalaren jabe. 

Txostenak oso erraz erabiltzen dira; orri bakoitzean jarraibide eta aholku pertsonalizatuak aurkituko dituzu. Aurkezten zaizun edukiaren zati handi batek zure portaera ulertu eta kudeatzeko balioko dizu; beste hainbat atal, aldiz, erakundeko arduradunekin partekatzekoak dira, lantalde batean egin dezakezun ekarpenik onena zein den jakin dezaten. 

Belbin Txostenaren laburpena aurkezpen eskutitzetan, lan-eskaeretan edota elkarrizketetan sartzeak, gainera, beste hautagaiengandik bereizten lagunduko dizu, balio erantsi gisa.


Belbin Txostenak erraz sortzen dira

9 roletatik zeuk zein konbinazio biltzen duzun identifikatuko du Banakako Belbin Txostenak.

Txostenak online osatzen dira, eta oso erraz prestatu eta sortzen dira. Txostenaren eskaera online egin eta minutu gutxian sortuta jaso dezakezu. Galdetegi bat bete baino ez da egin behar (20 minutu behar izango dituzu gehienez).  

Posta elektronikoz jasoko duzu zure txosten pertsonalizatua. 

Txostena zeure buruaz duzun pertzepzioan oinarrituta egongo da. Hortaz, ikuspegi osatuagoa lortzeko, zurekin lan-harremana duten 6 pertsonaren pertzepzioa jasotzeko aukera eskaintzen dizugu. Horretarako, Behatzaileen ebaluazioa izeneko galdetegi laburra bete beharko dute lankideek (5 minutuko lana besterik ez). 

Ondoren, zure lankideengandik jasotako informazioa eta zure autoebaluazioa konbinatu egiten da, 360º-ko txosten osatuago bat eskuratze aldera.  

Behatzaileen pertzepzioa oso garrantzitsua da; hare gehiago, ezinbestekoa da ikuspegi osoa eskuratu nahi baldin bada. Horregatik, banakako txostena eskuratzean, behatzaileen ebaluazioa egiteko aukera eskaintzen dizugu doan. 

Besteek zutaz duten ikuspegia zein den jakiteak asko lagunduko dizu zeure burua hobeto ezagutzeko eta, beharrezkoa denean, zeure portaera egokitzeko.

Belbin Txostena

9 ekipo-roletatik zeintzuk nahiago dituzun eta zeintzuk ez identifikatuko du txostenak. Informazio hori oso baliagarria da zuretzat zein zure ekipoak kudeatzen dituzten arduradunentzat; izan ere, zure indarguneak garatzeko aukera emango dizuten roletan kokatzen lagunduko dizute, gustura jardutea eragotziko dizuten rolak saihestuta.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

euBasque