Belbin metodologiara sarrera

Hasiera » Belbin metodologiara sarrera

Pertsona guztiek bete dezakegu funtzio garrantzitsua talde batean, baina horretarako, ekipo egokian egotea komeni da. 

Nola sortu ditzakegu Errendimedu Altuko Ekipoak? Zein garrantzia jokatzen dute funtzio eta rol ezberdinek ekipo batean? Belbin metodologiak lan-talde batetako kide bakoitzaren indarguneak identifikatzen ditu, eta ekipo horretan bete ditzakeen rol eta funtziorik eraginkorrenak detektatu. 

Mundu mailan aski ezaguna den metodologia da Belbin. Meredith Belbin doktoreak eta haren ekipoak norberaren pertzepzioari buruzko Belbin galdetegia diseinatu zuten 80ko hamarkadan, Henley Management College ikastegian (Erresuma Batua) ia hamarkada batez ikertu ondoren. Lan arloan aplikatzeko diseinatutako jokabide-testa da (ez psikometrikoa), eta psikologia industrialaren arloan eragin handiena izan duten lanetako bat da nazioartean.

Gaur egun hainbat hizkuntzatan inplementatzen da ekipoetako kideen harremana eta funtzionamendua eraginkorragoa egiteko, bai lan munduan zein hezkuntza arloan ere.

Edukiak

Sarrera: Zer da Bebin?

  • Zer da Belbin
  • Metodologiaren jatorria: oinarri zientifikoa

Errendimendu Altuko Ekipoak

  • Ekipo baten izaera eta berezitasunak
  • Ekipo ikuspegia: erronka eta emaitza partekatuak

Belbin ekipo Rolak

  • Ekipo Rolak: sarrera
  • Rol sozialak: Baliabideen Ikertzailea, Kohesionatzailea eta Koordinatzailea
  • Rol mentalak: Garuna, Monitore-Ebaluatzailea eta Espezialista
  • Ekintza rolak: Sustatzailea, Ezartzailea eta Bukatzailea

Belbin Ekipo Rolen zirkulua

Belbin Ekipo Rolen arteko konbinazioak

es_ESSpanish