Behatzaileak

Hasiera » Belbin zer da » Behatzaileak

Behatzaileen ebaluazioak

Lantokian egiten duguna neurtzen du Belbinek (lan arloan beste pertsonekin nola sortzen ditugun harremanak eta nola aritzen garen elkarreraginean). Jokabidea behagarria da eta, ondorioz, Behatzaileen ebaluazioak funtsezkoak dira 360ºko feedback-a eskuratu ahal izateko. Norberaren pertzepzioan soilik oinarritutako txosten batek pertsona bakoitzak bere portaeraren gainen duen ikuspegia soilik islatzen du eta, hortaz, partziala da. Norberaren pertzepzioa «baliozkotzeko» modu bakarra beste pertsona batzuen feedback-a eskatzea da; hau da, Belbin behatzaileen iritzia jasotzea.

Nor da behatzaile aproposa?

Zurekin erregulartasunez lan egiten duen pertsona bat (ez senide edo lagun bat). Feedback-a egitean zintzoa den norbait, hau da, zure portaeraren alderdi positiboak eta negatiboak adieraziko dituena. Guztiek ditugu eta!

Behatzaile arituko den pertsonarekin gutxienez hiru hilabetez lan egin izana komeni da, elkarreragina behar bezain adierazgarria izan dadin.

Txosten osoa (ez-partziala) eskuratzeko, lau behatzaileren informazioa jaso beharko duzu gutxienez. Horrela, txostenaren ahalik eta bertsiorik osatuena lortuko duzu. Behatzaileek 5 minutu behar izango dituzte galdetegia betetzeko.

Nola egiten da Behatzailearen ebaluazioa?

Pertsona bakoitzak, Norberaren Pertzepzio Inbentarioa bete ondoren, behatzaileak aukeratuko ditu eta horiek mezu elektroniko bana jasoko dute, Behatzailearen Ebaluaziora iristeko esteka adierazita.

Behatzailearen Ebaluazioan, behatutako pertsona ondoen deskribatzen duten hitzak markatu behar dira zerrenda batean. Behatzaile guztiek ebaluazioa bete dutenean, txosten zehatzago bat sortuko da, norberaren pertzepzioan soilik oinarritutako txostena osatuta.

Behatzaileen pertzepzioak elkartuta lortzen diren orri osagarrien adibide batzuk:

Zergatik dira garrantzitsuak behatzaileak?

Hainbesteko balio erantsia ematen diote txostenaren, non Belbin ez baita Belbin haiek gabe. Belbinek portaerak neurtzen ditu, behagarriak baitira, eta, hortaz, behatzaileen ebaluazioak funtsezkoak dira 360 graduko feedback-a lortzeko.

Norberaren pertzepzioan soilik oinarritutako txosten batek pertsona bakoitzak bere portaeraren gainean duen ikuspegia soilik islatzen du, eta pertzepzio horrek ez du beti inguruko pertsonek antzematen dutenarekin bat egiten.

Informazio gehiago bideo honetan.

Zenbat balio dute Behatzaileen ebaluazioek?

Banakako Belbin txostenari dagokion prezioaren barruan daude. Jokabidea behagarria da eta, hortaz, Behatzaileen ebaluazioak funtsezkoak dira 360 graduko feedback-a eskuratu ahal izateko.

es_ESSpanish