Lan-talde bat gaitasun eta portaera ezberdinak dituzten pertsonez osatutako multzoa da, eta taldeko kide bakoitzak ulertzen du talde horretan bere papera eta besteena zein den.
Ikerketek erakutsi zuten portaera ezberdinak elkarlanean jartzen zituztenak zirela talderik arrakastatsuenak.
9 Rol
Lan eremuan eman daitezkeen bederatzi portaera-estilo desberdin identifikatu zituen Belbinek; hauek Talde Rolak deitu zituen.
Lan-talde bakoitzak 9 rolen portaerak behar ditu errendimendu altuko talde bilakatzeko. Honek ez du esan nahi talde bakoitzak 9 pertsona behar dituenik, pertsona gehienek gustura sentitzen diren bi-hiru taldeko rol izango dituzte, eta kontutan izan behar dugu hauek denboran zehar aldatu daitezkeela.
Taldeko Rol bakoitzak ditu indargune eta ahuleziak. Rol guztiek dute garrantzi bera, denak dira funtsezkoak lan-taldeak eraginkortasunez funtzionatzeko. Baina ez dira denbora guztian rol denak behar; garrantzitsua da taldearen helburuak aztertzea eta momentu bakoitzeko zereginak zehaztea. Hau argi dagoenean, taldean adostu daiteke zein momentutan erabili beharko den Taldeko Rol bakoitzaren portaera.
Belbinen erabilerak pertsona bakoitzak bere indarguneen autoezagutza handiagoa izatea sustatzen du, eta honek kide eta arduradunen arteko komunikazio eraginkorragoa bermatzen du. Lan-talde bikainak sortu daitezke, edota martxan dauden taldeak ulertu eta hobetu daitezke; kide guztiek sentitu dezakete lanean egiten duten ekarpena handia dela.
Guzti hau ezinezkoa da pertsona batek ez badu Belbinen autopertzepziozko galdetegia betetzen eta lankideei beraien iritzia eskatzen ez badie. Belbinen Banakako Txostenak lan-taldeko rol bakoitzaren indargunea, (eta ahuleziak) identifikatzen laguntzen du, ondoren gainontzeko kideekin komunikatu eta partekatzeko.
Talde-rolak identifikatuz, gure sendotasunei ahalik eta abantailarik handiena atera eta gure ahuleziak kudeatzen ikasi dezakegu.
Belbin erabiltzearen abantailei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik ondorengo estekan: Belbin Txostenak.