Etengabeko kezka eta egokitzapen garaiak izaten ari dira negozioen munduan. Egoera honi aurre egiteko, 2022a markatuko duten trending topic-ak, 8 gako nagusitan azalduta.
COVID-19a dela-eta lurralde ezezagunean nabigatzen jarraitzen dugun arren, arreta-gune berriak sortzen ari dira, egokitzapenean, erresilientzian eta bizitzeko eta lan egiteko modu iraunkorragoen bilaketan zentratuta.
Pandemiaren ondoriozkoak kontuan hartuta, 2022rako zenbait joera interesgarri deskribatuko ditugu (8 gakotan jasota), eta Belbinek uste du urte berri honetan baikortasunerako arrazoi ugari daudela.
3. tendentzia jarraian:
Urruneko lana eta hibridoa
Pertsona askok erabaki dute lanez aldatzea edo ibilbide profesionalari bira bat ematea, eta, beraz, talentua lortzeko lehia inoiz baino basatiagoa da.
Litekeena da lan malgua babesten duten erakunde aurrerakoienek abantaila izatea talentu hori erakartzeko eta atxikitzeko orduan.
Gaur egun, erakundeek gai izan behar dute telelanaren onurak aprobetxatzeko eta, aldi berean, talde-lana eta lankidetza arriskuan ez jartzeko. Enplegatuak isolatuta edo norabide argirik gabe ez sentitzea ere bermatu behar dute.