Garuna

Hasiera » Ekipo rolak » Garuna

HELBURUA

Taldearentzat berrikuntza eta ideia-iturri nagusi gisa jokatzea.

INDARGUNEAK

Sortzaileak eta burutsuak, Garunak dira gehien bat taldeari ideia berriak eta iradokizunak ekarriko dizkien kideak. Ikerketan zehar, Belbin doktoreak ikusi zuen talde batean hasierako ideien potentzialitatea sormeneko pertsonetatik zetorrela.

Garunek arazo konplexuak modu berritzaile eta intesgarrietatik jorratu ditzakete. Pentsamendu lateralerako gaitasuna dutenez irudimen eta originaltasun handiko ideiak aportatu ditzakete. Beraz, pentsatzeko lekua eta denbora eman behar zaie, taldeak aprobetxa ditzakeen ideiak sortzeko.

Garunak ez dira beti aintzat hartzen oso egituratuta dauden erakundeetan, haien pentsaerak aldaketak eragin baititzake eta gauzak egiteko modua aldatu. Baina horrek egiten ditu funtsezkoak. Garunak jartzen du arrakasta ekar dezakeen ideia baten hazia, eta hori gabe, taldeak gelditu egin daitezke.

BAIMENDUTAKO AHULEZIAK

Egiten ari diren orotan buru-belarri sartuta daudenean, taldeko beste leku batzuetan gertatzen ari denetik deskonekta daitezke. Bere munduan murgilduta, urrun dagoela eman dezakeen taldeko rola da, eta zailtasunak izan ditzake gauzak berak bezala ikusten ez dituzten taldeko beste kide batzuekin komunikatzeko.

Pentsatzeko duten originaltasun moduagatik, garunen ideiak erradikalak eta praktikotasunik gabeak izan daitezke. Gainera, interesatzen zaien ideia batean zentratu daitezke, taldeak eskatzen duenaren ordez. Horregatik, taldeko beste kide batzuen mende daude, ideiak ebaluatzeko eta praktikan jartzeko. Baina hau ez da beti erraza. Garunek kritikei uko egin diezaiekete edo mindu egin daitezke gainerako taldekideek beren ideiaren bat onartzen ez badute.

Talde batean Garun gehiegi egotea ere arazotsua izan daiteke, horietako bakoitza bere ideiez kezkatuago egongo baita, ideia bat aurrera ateratzeko eta emaitzak lortzeko elkarrekin lan egiteaz baino.

NEGOZIGARRI EZ DIREN AHULEZIAK

Garunek beren ideiak bereganatzeko joera badute ere, urrunegi eraman dezakete hau. Garunei ez litzaieke prozesuaren ardura hartzen utzi behar beste batzuekin lankidetzan aritzeak taldearentzat emaitza hobeak eskaintzen dituenean.


NOLA KUDEATU

Zer egin…
Sormenerako denbora eta espazioa ematea. Haien ideiak entzutea eta azaltzera animatzea.
Zer ez egin…
Murrizketa gehiegi ezartzea edo kritikoegiak izatea ideia sakon bat aztertzeko aukera izan baino lehen.

BATERAGARRITASUNA TALDEKO BESTE ROLEKIN

Koordinatzaileak dira Garunak hobekien zuzentzen dituztenak, haien talentuak hobeto erabil baititzakete eta ideiak taldearen premien arabera mantentzen lagundu. Ardurandun gisa, Garunek ondo funtzionatzen dute beren ideiak testatu ditzakeen Monitore-Ebaluatzaile baten laguntza dutenean, edo beren ideiak ekintza praktiko bihur ditzakeen Ezartzaile bat dutenean.

LAN GIRO EZINHOBEA

Garunek espazioa eta denbora behar dute pentsatzeko. Zailtasunak izan ditzakete burokraziarekin, eta oso egituratuta dauden erakundeak murriztaileegiak izan daitezke.

LOTUTAKO GAITASUNAK

Talde-lana, jakin-mina, lidergoa, autoestimua, irtenbideak bilatzea, ikuspegia, sormena, irudimena, lehiakortasun espiritua, nork bere buruaren baieztapena, kontzentrazioa, malgutasun kognitiboa, arazo konplexuak konpontzea, pentsamendu paraleloa, originaltasuna, independentzia, berrikuntza, adimen emozionala.

es_ESSpanish