Belbin INTERPLACE Lizentzia

Hasiera » Belbin INTERPLACE Lizentzia

Belbin metodologia zure erakundean sartzea pentsatzen ari bazara edo, besterik gabe, txosten egokiak eskura izan nahi badituzu, Interplace lizentzia da behar duzuna. Zure Interplace lizentzia izateak aukera ematen dizu zure Ekipo Txostenak, Lan-harremanen Txostenak, Lanpostu Txostenak eta Pertsona-lanpostua konparatzeko Txosten pertsonalak sortzeko, doan eta mugarik gabe.

Zuk erabakitzen duzu Behatzaileen Ebaluazioak gehitzea, txostenak posta elektronikoz nori bidali, Ekipo Txosten bakoitzean nork parte hartu behar lukeen, pertsonak lanpostu baten profilarekin alderatzea… zerrenda (ia) amaigabea da. Interplace lizentziak informazio lagungarri ugari ere ematen dizu, fazilitatzaile gisa, Belbin Txostenak erabiltzean seguru senti zaitezen. Baliabide gehigarri horien artean daude aurkezpenak (Meredith Belbin doktorearen off ahotsarekin edo ahots gabe erabiltzeko); liburuxkak; ereduzko txostenak; bideo-klipak eta askoz gehiago.

Zer dago INTERPLACE-aren barne?

100 Belbin unitate edo gehiagorekin kargatutako Interplace lizentzia eros dezakezu, eta, horri esker, Banakako 100 Belbin Txosten edo gehiago sor ditzakezu. Gainerako txostenak doan sartzen dira (mugarik gabeko erabilera).

  • Ekipoko Belbin Txostena 15 pertsona 
  • Ekipoko Belbin Txostena 15 pertsona > 
  • Lan Harremanen Txostenak (partaideen lan-harremanaren araberako aldaketekin).
  • Lanpostuaren Belbin Txostena.
  • Pertsona-Lanpostua konparatzeko Belbin Txostena.
  • Meredith Belbin doktorearen off ahotsarekin eta ahots gabe erabil daitezkeen aurkezpenak.
  • Inprimatzeko eta behar direnean erabiltzeko dokumentuak.
  • Ereduzko txostenetarako sarbidea.
  • Bederatzi Ekipo-Rolak azaltzen dituzten 10 minutuko bideoetarako sarbidea (banakako coaching-saioetarako aproposak).
  • Txostenei zure erakundearen logotipoa gehitzeko aukera.
es_ESSpanish