Talde lana

Hasiera » Belbin ikasleentzat » Talde lana

Ekipoan lanean. Ekipoan lan egiten ikasten.

Enpresek gehien baloratzen duten gaitasun garrantzitsuenetako bat da talde-lana. Baina… prest al daude gure gazteak ekipoan lan egiteko?

Funtsezko oinarria du GetSet tresnak: inor ez da perfektua, baina lantalde bat bai, izan daiteke perfektua. 

Baieztapen hori abiapuntu hartuta, gaztearen indargune eta ahulguneak ezagutzen laguntzen dute GetSet txostenek, eta, era berean, aniztasuna ezinbestekoa dela ulertzen ere laguntzen dute, baldin eta talde batek behar bezala funtzionatzea eta arrakasta izatea nahi bada. Osagarritasunaren ikuspegia oinarri, pertsona baten ahulguneak beste baten indargune direla ikasten dute gazteek.

Hartara, guztia ondo egiten saiatzeak ekar dezakeen frustrazioaren aurrean, fokua indarguneak sendotzean jartzeak gazteen motibazioa areagotzen du. Horrela, guztiak sentitzen dira baloratuak, guztiek baitute ekarpen positiboren bat egiteko. 

Zertan lagunduko du GetSet tresnak?

  • Emaitza akademiko hobeak lortzen.
  • Motibazioa eta konpromisoa handitzen.
  • Taldea eta kohesioa hobeto ulertzen.
  • Partaidetza areagotzen.
  • Giroa eta elkarbizitza hobetzen.
  • Erantzukizunaren zentzua ulertzen.
  • Proiektuetan lantalde eraginkorrak sortzen.
  • Talde lana eta lankidetza sendotzen.
es_ESSpanish