GetSet erabili

Hasiera » Belbin ikasleentzat » GetSet erabili

Oinarri zientifiko sendoa abiapuntu hartuta, GetSet Txostenetan ikasleen portaera ereduak neurtzen dira, talde-lana zein besteekiko harremana aztertuta. Ekipoko Belbin Rolen profila da lan horren emaitza. Galdetegia osatutakoan, ikasleak orientazio pertsonalizatua jasoko du txostenean, bere burua nola proiektatu eta indarguneak nola garatu ikasteko. Ikaslearen introspekzioan lagunduko duen lan-koadernoa ere bada txosten hau. 

1- Mezu elektronikoa

Ikasle bakoitzak mezu elektroniko bat jasoko du; bertan jasota egongo dira galdetegia osatzeko argibideak.

2- Galdetegia osatu online

Galdetegia 20 minutuan betetzekoa da. Egoera jakin batzuen aurrean egin ditzaketen ekarpenei buruzko galderak dira. 

3- Besteen iritzia eskatzea

Galdetegia osatuta, ikasleak behatzaile izateko eskatuko die ondo ezagutzen duten 6 ikaskideri. Galdetegi hau 5 minutuan osatzekoa da. 

4- Txostena jasotzea

Txostena zuzenean ikasleak, bideratzaileak zein biek jaso dezakete. 16 urtetik beherakoek gurasoen kontrol fitxa bete beharko dute. 

5- Lan-koadernoa betetzea

Lan-koadernoak ikaslea gidatzea du helburu; hartara, txostenaren bitartez,  bertan jasotako informazioa aztertuko da eta hausnarketa pertsonal bat prestatzen lagunduko zaio.

6- Lan-saioa

Zenbait gairen gaineko irakurketa, ikasketa eta hausnarketa sustatzea du helburu, lagungarri diren ariketez eta Belbin GetSet Txostenaz lagunduta.

es_ESSpanish