Ekipoari etekinik handiena atera

Hasiera » Belbin ekipoentzat » Ekipoari etekinik handiena atera

Belbinen dugun helburu nagusia ekipo eraginkorrak sortzen laguntzea da. Baina zer da ekipo bat?

Taldean oinarrituta ekipoa eraiki

Zerk eragiten du ekipo baten eraginkortasunean?

  • Erakundeak finkatutako emaitzak lortzea da ekipo baten helburua. Helburu horren betetze-mailaren arabera neur daiteke taldearen eraginkortasuna. Eta, hartara, adostutako emaitza lortzeko erantzukizun kolektiboa hartzen du taldeak bere gain.
  • Taldekideek ekipoari egin diezaioketen ekarpenaren arabera aukeratzen dira rolak, ez kargu edota lanpostuen arabera. Ekipoen barnean portaera ezberdinak bildu behar dira elkarlana ahalik eta eraginkorrena izateko. 
  • Ekipo batek tamaina mugatua izan behar du, aproposena kopuru bikoitia delarik. Kopuru bikoitiak adostasuna lortu beharra bermatzen du, inork ez baitu kalitatezko botorik izango. Pertsona gehiegik kaosa ekar dezakete, eta gutxiegik, aldiz, nekea. 
  • Ekipoak dinamikoa izan behar du eta kanpo-inguruabarrei erantzun behar die. Lantalde bat ez da isolaturik dagoen irla. Erakundearen beharrizanei erantzun behar die eta kideek ekarpenak egin behar dituzte beharrezkoa denean.

Zure ekipoei etekinik handiena ateratzen lagunduko dizugu

Errendimendu handiko ekipoen garapenean kalitatea eta eraginkortasuna bermatzen dituen metodologia da Belbin. Mundu osoan gaitutako taldeekin egin dugu lan, enpresa txiki, ertain zein multinazionaletan.

Ekipoko pertsona guztiak ulertzen lagunduko dizugu, bakoitzak izan ditzakeen indargune eta ahulezia posibleak identifikatuz. Aukeratu lantalde bakoitzerako pertsonarik aproposenak eta lortu emaitzarik onenak Belbinen eskutik.

Nola lagundu zaitzakegu?

  • Lantaldearekin tailerrak eginez.
  • Zure tailer propioak sortzeko trebakuntza ikastaroa eskainiz.
  • Belbin txostenak eta ariketak eskura jarriz.
es_ESSpanish