Banakako Belbin Txostenak

Hasiera » Belbin banakakoa » Banakako Belbin Txostenak

9 roletatik zeuk zein konbinazio biltzen duzun identifikatuko du Banakako Belbin Txostenak, eta taldean zure indarguneak nola erabil ditzakezun azalduko dizu.

Online osatzen dira, oso erraz eta azkar:

  • Bete ezazu online galdetegia (Belbin Norberaren Pertzepzio Inbentarioa izenekoa) – 20 minutu inguru behar dira.
  • Minutu gutxiren buruan, zeure Banakako Belbin Txostena jasoko duzu. Bertan, zeure buruaz duzun pertzepzioan oinarrituta, nahiago dituzun talde-rolen konbinazioa aurkeztuko zaizu.
  • Txostenean orientazio eta aholku pertsonalizatuak eskainiko zaizkizu.
  • Ikuspegi osoagoa lortzeko, beste 4 – 6 pertsonaren pertzepzioa jaso beharko zenuke. Behatzaileen Ebaluazioa deitzen diogu horri, eta doakoa da Banakako Belbin Txostena erosita.
  • Gutxienez lau behatzaileren ebaluazioak jaso ondoren, zure Banakako Belbin Txostena dohainik egokituko dugu. Hala, zeure buruaz duzun pertzepzioarekin alderatuta, agerian geratuko da besteek nola ikusten zaituzten.

Nola lagunduko dizute Belbinen Talde-rolek?

Gure portaera-estiloak identifikatzea da autoezagutza areagotzeko eta lan-praktika eraginkorrak eraikitzeko lehen urratsa. Gure indargune nagusiak ezagutu behar ditugu, eta jakin behar dugu nola nahiago dugun lan egin. Hori guztia argi edukitzeak langileen konpromisoa areagotzen du, arduradunek lan eraginkorragoak esleitzea ahalbidetzen du eta lan-harreman onuragarriak sortzen ditu.

Zure ekipo-rolak ezberdinak izan daitezke denboran eta espazioan zehar

Hainbat izan daitezke zure talde-rolak aldatzea eragin dezaketen arrazoiak: lan-eremua aldatzea, zure esperientziaren bilakaera edota lantaldea bera. Belbin txostena 2-3 urterik behin eguneratzea gomendatzen dizugu.

Besteen iritzia

Behatzaileen ebaluazioa funtsezkoa da Belbin prozesuan, zeure buruaz duzun pertzepzioan jasotako portaerak berretsi edo kontrastatzeko aukera ematen dutelako. Behatzaileen ebaluazioek zehaztasun eta balio handiagoa ematen dute: portaeraren “errealitate kontrola”. Ikasteko aukera erreala eskaintzen dute, ezadostasun edo gatazkak identifikatzen lagun dezakete eta garapen pertsonalerako baliozko eztabaida susta dezakete.

Nor da behatzaile aproposa?

Normalean talde-lanean kide duzun pertsona bat izaten da aproposena, ez senide edo lagun bat. Iritziak zintzotasunez emango dituen norbait; hau da, alderdi positiboak eta negatiboak nabarmenduko dituena (guztiok ditugu eta!). 

Lan-harremanak 3 hilabetekoa izan behar du gutxienez. Belbin Txostenak hutsunerik eduki ez dezan, komeni da gutxienez 4 behatzaileren iritziak jasotzea, nahiz eta aproposena 6 ebaluazio jasotzea litzatekeen.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

Deskargatu e-book-a doan

Deskargatu "Belbin Ekipo-rolak ezagutzeko gida". Sartu zure email helbidea eta gida deskargatzeko email bat jasoko duzu.

euBasque